Euskal Herria

Aranzadiren arabera, 1940tik 1990era arteko adopzioetan ez zen irregulartasunik izan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean egin ziren adopzioen inguruko ikerketaren berri eman dute Aranzadiko kideek Batzar Nagusietan.

Fraisoroko zenbait haur eraikinaren kanpoaldean jolasean. KUTXA FOTOTEKA
urtzi urkizu
2014ko martxoaren 24a
11:35
Entzun

2012ko irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi zientzia elkarteari eskatu zion 1940-1990 artean aldundiak haurrak babesteko egin zituen jarduerak eta neurriak ikertzeko. Urte bat baino gehiago eman dute Aranzadiko Eva Garciak eta Laura Pegok lanean, eta horren emaitzaren berri eman dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariarekin batera. Aranzadik ondorioztatu du aldundiaren esku egin ziren umeen adopzioak "orduan indarrean zegoen legediaren araberakoak" izan zirela. 

Aranzadik aztertu dituen adopzio espedienteetatik amak adopzioa onartzen zuen %74,85ean. Beste kasuetan, ama lokalizatu ezin zuten kasuetan, adibidez, administrazioak ahalegina egiten zuen ama aurkitzeko eta oniritzia emateko. Fraisoroko sehaska etxean kudeatu ziren adopzioek beste bide batzuetatik egin zirenek baino berme "handiagoak" zituztela ondorioztatu du Aranzadik. "Fraisoroko administrazioak bere betebeharrak egin zituela egiaztatu du Aranzadik aztertutako espedienteetan", azaldu du Bidasorok.

Garciak nabarmendu du haurrak ama biologikoari ematea zela aldundiaren lehentasuna, "jokabide onaren" baldintza betetzen bazen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.