Arartekoa
Ararteko kargua hartu du Iñigo Lamarkak
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran Ararteko kargua hartu du Iñigo Lamarkak. "Euskadiren zerbitzurako" lan egingo duela agindu du, eta kargua "leialtasunez eta legea aintzat hartuz" beteko duela. Lamarka abokatua da, Gipuzkoako Batzar Nagusietako letratua, eta Gehitu gay eta lesbianen elkarteko lehendakaria.
Joan den ostiralean izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak Lamarka Ararteko. Legebiltzarreko talde guztiek aukera horren alde bozkatu zuten SA Sozialista Abertzaleak taldeak izan ezik. Hain zuzen ere, boto baliogabearen aukera egin zuen SAk; ez hainbeste Lamarkaren hautagaitzaren kontra, baizik eta egungo egoeran Arartekoaren instituzioa funtsik gabea iruditzen zaiolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu