Tortura salaketak ikertu egin behar direla dio Espainiako araudiak. Areago, beste delitu mota batzuek baino azterketa sakonagoa behar dutela. Torturak «iluntasunean» egiten direnez eta delitugileek «postu ofizialak» dituztenez, torturak argitzea zailagoa dela azaldu du Rafael Saez de las Rosas EAEko Arartekoko kideak. Horregatik behar dituela ikerketa sakonagoak. Tortura salaketak, ordea, ez dira ikertzen. «Sistematikoa da torturak ez ikertzea».
Salaketaren kriminalizazioari eta defentsarako eskubideari buruz atzo eta gaur Bizkaiko Abokatuen Bazkunean egiten ari diren nazioarteko jardunaldien lehen mahai inguruan plazaratu zuen kezka De las Rozasek, goizean.
Aurrez, Nazario Oleaga Bizkaiko Bazkuneko dekanoak eman zien ongietorria jardunaldietako parte hartzaileei, eskubideen defentsan jarraitzera deia eginez.
Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak antolatutako jardunaldiak izanik, Jorge del Cura bozeramaileak egin zuen lehen hizketaldia, eta Bea Ilardia Eskubideak elkarteko abokatuak bigarrena. «Defentsaren defentsak» jasaten ari diren jazarpena salatu, eta horiek ikusarazi eta desagertu beharra aldarrikatu zuten.
Gemma Ubasartek ohartarazi zuen torturen salaketak plazaratzen dituzten abokatuei «terrorismo delitua» egozteraino erasotzen dietela.
Arartekoak dio torturak ez ikertzea «sistematikoa» dela
Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko dekanoak eman die hasiera nazioarteko jardunaldiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu