Arau guztiak hausten dituzten gazteentzako topagunea
Norma guztiak hautsi nahi ditugu lelopean, arauak eta dogmak baztertuko dituzte gazteek urrian Donostian egingo duten topagunean. Egungo gizarte eredu politiko, ekonomiko eta soziala kontrolaren gainean eraiki dela irizten diote topagunearen antolatzaileek, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduko kideek. Hain justu, kontrola ezartzen duten horiek «izorratu» nahi dituztela diote, eta kontroletik at gorputz, sexualitate eta nortasun askeak aldarrikatu. Aurrez ezarritako rol maskulino eta femeninoak ardatz dituen genero bereizketa hausteko eta beste gizarte eredu bat eraikitzeko gonbita egingo diote gazte orori. Manifestazio nazionala eta kontzertuak antolatzen ari dira urrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu