Presoen bizi baldintzetan eta borrokan izandako aldaketak zirela eta, ekin zion duela bi urte Kolektiboak eztabaida prozesuari. Bi helburu izan ditu hasieratik eztabaidak: batetik, 1996ean hasitako etenik gabeko borroka dinamikaren balantzea egitea, eta, bestetik, aurrera begirako ibilmoldea finkatzea.
Nolanahi ere, Euskal Herriko egungo egoeraren azterketa ere egin du Presoen Kolektiboak. Alde horretatik, “garai gogorrak” bizi direla onartzen dute, baina, era berean, “une esperantzagarria” dela diote; hain zuzen ere, “gatazkaren muina ageri-agerian” dagoelako. Ildo horretatik, Euskal Herriko arazo politikoari justizian eta demokrazian oinarritutako konponketa bat ematen ez zaion bitartean, “askapen borrokak” aurrera jarraituko duela argidu Presoen Kolektiboak, eta, ondorioz, espetxeakjendez betetzen segituko dutela. Ildo horretatik, gatazkaren konponketa dela kartzelak hustutzeko bidea azpimarratu dute, eta hori guztia gertatu artean, ez dutela etsiko.
Presoen Kolektiboak berak gatazkan jokatzen duen rolari buruz, eta etorkizuneko lan ildoen inguruan, bost punturen inguruan ardaztu dute beren gogoeta:
–Euskal preso politikoak direla azpimarratu dute. Hau da, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik daudela preso, eta, beraz, preso politikoak direla. Halaber, izaera horrek Euskal Herriaren aldeko borrokan jarraitzeko parada eskaintzen diela uste dute.
–Kolektiboa anitza, baina, era berean, batua da. Hainbat erakunde eta taldetan lanean zebilen jendeak osatzen du Kolektiboa —ETAn ziharduten batzuk, Ekinen, Haikan, Segin, Batasunan… bestetzuk—. Dena den, guztiak Euskal Herriaren aldeko borrokan ari zirela iritis diote, eta horrek batzen dituela.
–Eragile politikoak. Presoen Kolektiboak eragile politikotzat du bere burua; hots, “Euskal Herriko jendartean eta askapen borrokan” eragile político direla diote, eta ekarpen positiboa egin nahi diotela Euskal Herriari.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako Duintasun Testigantzak ekitaldian bost mila lagun inguru bildu dira Donostiako belodromoan; hau da, ia oso-osorik bete dute.
–Mintzakidetza Taldea. Euskal gizartearekin eta gainerako eragileekin harremanak izateko Mintzakidetza Taldea berritu du Presoen Kolektiboak. Dena den, oarindik ez du jakinarazi nortzuk osatzen duten talde hori.
–Bi borroka ildo. Presoen Kolektiboaren lanak bi ildo nagusi ditu: batetik, “Euskal Herriaren askapen borroka bultzatzea”, eta bereziki, amnistia lortzea. Bestetik, “kartzela barneko bizi baldintza jasangaitzen aurka borrokatzea”.
Euskal preso politikoak
“Arazo politikoari justizian eta demokrazian oinarritutako konponketa eman arte” ez duela borrokan etsiko, dio presoen kolektiboak
Bi urteko eztabaida prozesua eraman du aurrera Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta gaur plazaratu ditu gogoeta horren emaitzak Donostiako belodromoan egin den Duintasun Testigantzak ekitaldian. Alde batetik, egoeraren azterketa egin dute, eta, bestetik, testuinguru horretan Presoen Kolektiboak berak jokatzen duen rolari buruzko eta segitu beharreko lan ildoen inguruko gogoeta. “Euskal Herriko arazo politikoari justizian eta demokrazian oinarritutako konponketa eman arte” ez dutela borrokan etsiko berretsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu