Nafarroan Izabatik Iparraldera joateko bigarren mailako sareko NA.1370 errepidea moztuta dago uneotan 18. kilometrotik aurrera. Itxita egon ez arren, kateak erabiltzea derrigorrezkoa da honako mendateetan: Egozkue, Ezkurra, Urbasa, Lizarraga, Meano, Etxauri, Artesiaga eta Laza.
Bizkaian BI-631 errepidean bi auto gurutzatuta gelditu dira Santo Domingo eta Derio artean. Galdakaon ere arazoak izan Bilboko norabidean istripu bat izan baita.
Gipuzkoan, GI-627 errepidean kamioi bat gurutzatu da, eta auto ilara luzeak sortu dira Bergara eta Arrasate tartean. N-1ean, Idiazabal parean, Gasteizerako noranzkoan ere auto-ilara luzeak daude. Kamioi bat errepidetik atera da, eta errepidea moztuta egon da. Araban arazo nagusiak N-124 errepidean daude, Bastidan eta Zanbranan izandako bi istripuren ondorioz.
Bestalde, eguraldi makurrak ere izan ditu ondorioak trenbide-sarean. Horrela, Renfek Gasteiztik Iruñeara eta Gasteiztik Burgosera doazen trenak bertan behera uztea erabaki du. Trenak noiz jarriko dituzten berriz ere martxan ez dute zehazte Renfeko arduradunek.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako errepide-sareari buruzko informazio gehiago
Nafarroako errepide-sareari buruzko informazio gehiago
Neguko giroa
Arazo ugari errepideetan eguraldi makurraren ondorioz
Elurrak bazterrak zuritu ditu Euskal Herrian; horren ondorioz, arazo ugari sortu dira errepideetan. Hala ere, une honetan, errepide sare-nagusia erabat zabalik dago autoentzat. Hala ere, N-1en, araban ezin dute ibili kamioiek. Bigarren mailako errepideetan, aldiz, hainbat arazo sortu dira. Gainera, eguraldiak okerrera egingo du aurreikuspenen arabera. Beraz, beharrezkoa ez bada autorik ez hartzeko gomendioa eman dute instituzioetatik, eta autoa hartu beharra badago, aurrez, errepidea nola dagoen jakiten saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu