Igande iluntzean, arazo tekniko bat zela medio, BERRIAren webgunea erori egin zen. Matxura botoen zenbaketa hasi eta berehala gertatu zen, eta talde teknikoa etenik gabe lanean aritu zen arren, denbora luzez trabatu zuen webgunearen martxa ona. Ondorioz, BERRIAk ezin izan zuen eskaini une horretan hauteskunde gauerako prestatutako emaitza, grafiko eta bestelako edukiak.
Arazoaren jatorria oraindik identifikatu ezin jarraitzen du talde teknikoak, sakonekoa delako itxura guztien arabera, baina berriro gerta ez dadin behar diren neurriak hartuko ditu BERRIAk. Hala ere, emaitza, grafiko, mapa interaktibo eta bestelako edukiak ikusgai dira gauerditik webgune berezian.