Arazoak errepideetan, elurra dela eta

Urduña, Herrera eta Artesiagako portuetan kateak behar dira, eta elurra ari du ere Urkiola eta Etxegarateko portuetan eta A-15 errepidean, Berastegi aldean. Erronkari eta Zuberoa arteko errepideak itxita segitzen du.

2009ko urtarrilaren 26a
14:02
Entzun
Elurra ari du Euskal Herriko hainbat bazterretan, eta horren ondorioz arazoak sortu dira errepide ugaritan. Horietako batzuetan kateak behar dira, hala nola Urduña (Bizkaia) eta Herrerako (Arabako Errioxa) portuetan eta Irurita-Eugi (Nafarroa) errepidean, Artesiagako portuan. Urkiolan (Bizkaia), Etxegaraten (Nafarroa eta Gipuzkoa artean) eta Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen A-15 autobidean, Berastegi aldean (Gipuzkoa) elurra ari du. Halere errepideok irekita daude. Bitartean, Erronkari (Nafarroa) eta Zuberoa lotzen duen errepideak itxita segitzen du.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguerdirako irekita zeuden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepide nagusiak, eta tentu handiz ibiltzeko gomendioa eman dute N-622 errepidean, AP-68 autobidean eta N-1 errepideetarako (Gasteiz eta Nafarroako Sakana artean).

Nafarroako Gobernuaren esanetan, "foru komunitateko errepide sare nagusia irekita" dago, eta arazo batzuk daude bigarren mailako errepideetan. Hauen artean, NA-1370 errepidea, Erronkari bailarako Izaba herria Zuberoarekin lotzen duena, itxita dago azken egunotan, 22. kilometrotik aitzina. Bestalde, kateak behar dira El Ferial izeneko eremuan, 12. kilometrotik aitzina, eta Artesiagako portuan, Irurita-Eugi errepidean (NA-1740).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.