Haize bolada handiak eta euri zaparrada indartsuak nagusitu dira han eta hemen azken orduetan, eta arazoak sortu dituzte, batik bat, errepideetan. Esate baterako, A-8 autobidean farola bat errepidera bota du haizeak, eta auto ilarak sortu dira. Ibilgailu pilaketa handiagoa ari da gertatzen N-1 errepidean Andoain (Gipuzkoa) parean, furgoneta batek eta zenbait autok izan duten istripuaren ondorioz. Izan ere, errepidea guztiz itxi behar izan dute Donostia aldera.
Dena den, ezbeharrik larriena N-121 errepidean gertatu da Doneztebe eta Sunbilla (Nafarroa) artean: kamioi batek eta trailer batek talka egin dute, eta pertsona bat hil egin da. Suhiltzaileak ari dira salbamendu lanetan, eta agertu dutenez, beste pertsonaren bat harrapatuta dago.
Lau zauritu Lezaman haizeak haurrentzako puzgarri bat botata
Gaur goizean zehar haizea indartsu ibiliko dela iragarri dute metereologoek, eta, horrenbestez, indarrean jarraitzen du alerta horiak. Atzo ere haizek gogor jo zuen,gune batzuetan orduko 110 kilometroko ufadak. Hala ere, ezbehar larriena Lezaman (Bizkaia) eragin zuten, haurrek jolasteko jarritako puzgarri bat bota eta lau lagun zauritu baitziren azpian harrapatuta: hiru ume eta emakume bat. Hain zuzen ere, umeetako bi eta emakumea erietxera eraman behar izan zituzten, haurretako bat pronostiko erreserbatuarekin, eta beste umea zein emakumea zauri arinekin.
Ekaitza
Arazoak errepideetan euriaren eta haize bolada handien ondorioz
Sunbillan pertsona bat hil da kamioi batek eta trailer batek elkar jota. N-1ean, Andoainen, ilara luzeak istripu baten ondorioz. Haize ufadek orduko 110 kilometroko abiadura gaindi dezaketela-eta indarrean jarraitzen du alerta horiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu