Euskal iheslarien alde antolatutako omenaldia arazorik gabe egin da Bilbon txosnen gunean. Ordu erdi inguru iraun du ekitaldiak eta 200 pertsona egon dira bertan.
Uruguayko bandera ere presente egon da bilkuran, duela 15 urte Uruguain euskal errefuxiatuen estradizioaren aurkako mobilizazioetan bi lagun hil zituztela gogoratu nahi izan baitute. Hildako horietako baten ama eta arreba ere izan dira omenaldian.
Atzoko istiluak konpartsei leporatu dizkiote Bilboko Udaleko Sozialistek
Goizez eta arratsaldez, istiluak egon ziren atzo Bilbon, Ertzaintzaren eta adierazpen askatasunaren zein presoen eskubideen aldeko manifestarien artean. Gauean kale erasoak izan ziren, autobus bat eta bost auto erre ziren eta zenbait banketxeri harrika egin zioten. Istiluak konpartsei leporatu dizkie Bilboko Udaleko sozialistek eta horiek "gaitzesteko" eskatu diete. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ere egin du atzoko gertaeren balorazioa eta "batzuek jaiak izorratu nahia" gaitzetsi du. Azkunaren ustez, liskarrak "aurretik prestatuak" zeuden.
Politika
Arazorik gabe egin da Bilbon iheslarien aldeko omenaldia
Gauean kale erasoak izan dira hiriburuan, autobus bat eta bost auto erre eta zenbait banketxeri harrika egin diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu