Arbizuko gazte batek salatu du zazpi orduz bahituta eduki zutela

Lehengo ostiralean izan zen gertaera, Irunberrin. Alain Berastegik dio torturatu ere egin zutela armak zituzten pertsona batzuek, ustez poliziek. Euskal preso ohia da.

2009ko uztailaren 23a
16:54
Entzun
Alain Berastegi Arbizuko (Nafarroa) gazteak salatu du zazpi orduz bahituta eduki zutela ustez poliziek, eta mehatxatu eta torturatu ere egin zutela jakinarazi du. Kasu, buruan poltsa jarri ziotela dio, "arnasak gabe uzteraino".

Irunberri inguruan (Nafarroa) izan zen gertaera, lehengo ostiralean, eta armak zituzten lagun batzuek baso batera eraman zuten Berastegi, honek dioenez.

Gutxienez hamabost pertsonek hartu zuten parte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) arabera. Burua estalita zuten. Eurekin kolaboratzeko eskaintza egin zioten gazteari, honek salatu duenez, eta horretarako dirua eskaini ziotela.

Haietako batek galderak egin zizkion, polizia akusazioak dituela esan zion eta, kolaboratzen ez bazuen, bere aurka egingo dutela. Bilerarako hitzordu bat jarri zioten.

Berastegi euskal preso ohia da eta ezker abertzaleko kidea, AAMk jakinarazi duenez. Gazteak salaketa jarri du eta komunikabideen aurrean agerraldia egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.