Arbizuko pintaketak berehala garbitzeko agindu dute
ARBIZU. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Arbizuko pintaketa eta kartel «terroristak» berehala garbitzeko agindu dio herriko udalari. Bilduren helegitea atzera bota du, eta administrazioarekiko auzietako auzitegiaren epaia berretsi du Auzitegi Nagusiak. «Udala ez dadila saiatu betebehar legaletatik libratzen», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu