Maiatzaren 24an, Lurzaindiak eta ELBk Arbonako (Lapurdi) laborantza lur bat okupatu zuten, haren «salmenta espekulatiboa» salatzeko. Geroztik hainbat ekintza egin dituzte operazioa salatzeko. Gaurkoan beste urrats bat egin dute: Pariseraino joan dira, espekulazioa salatzera lur sailaren eroslearen etxearen atarian.
Laborari multxo bat heldu berria da Arbonako funtsen eroslearen etxera, Pariseko 16garren arrondizamenduan.
— ELB (@syndicatELB) August 3, 2021
Un groupe de paysan·ne·s vient d'arriver au domicile de l'acheteuse des terres d'Arbonne, dans le 16ème arrondissement de Paris. pic.twitter.com/d8vu4pTxm3
Parisko 16. barrutiko etxeraino eraman dute protesta. Utzi laborantzarako lurrak erosteari leloa zuen pankarta bat zabaldu dute, eta eroslearen etxeko txirrina jo dute.
Eroslearen etxearen atean dira laborariak Parisen.
— ELB (@syndicatELB) August 3, 2021
Les paysan·ne·s sont devant la porte de la maison de l'acheteuse à Paris. pic.twitter.com/SkZho1m04d
Borroka operazioko protagonisten egoitzetara eramaten ari dira ELB sindikatua eta Lurzaindia. Uztailaren 15ean, hamar bat ekintzailek lurraren saltzailearen arkitektura bulegoak okupatu zituzten Miarritzen (Lapurdi).
Kasu «adierazgarria» da Arbonakoa, ELB eta Lurzaindiaren iritziz. «Hamabi hektareako lurra da, aukera agronomiko handiak ditu, Baionako ateetan», adierazi dutenez. 3,2 milioi euroan saldu nahi dituzte, eta ohartarazi dute laborari batek ezin duela halakorik ordaindu.