Otsailaren 28an atxilotu zuten Arbulu, Uztaritzen (Lapurdi). Udalbiltzaren aurkako auzian nahastu du Espainiako Justiziak eta arratsaldeko 20:15etan dauka Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, hitzordua jarrita.
Mujika, berriz, otsailaren 17an atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi); 'Haika-Segi auzian' dago auzipetuta eta fiskalak 10 urteko eskaera egin du haren aurka.
Politika
Arbulu eta Mujika Espainiaren esku gaur uzteko asmoa du Frantziak
Ibon Arbulu eta Garikoitz Mujikaren aurkako euroaginduak gaur gauzatzeko asmoa du Frantziak. Askatasuna erakundeak zabaldu duenez, Arbulu Bilboko zinegotzi ohia, arratsaldeko seietan sarraraztekoa ziren hegazkin batean Madrilera eramateko. Mujika berriz, libre dago, eta Askatasunak ez du egiaztatzerik izan haren egoera zein den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu