Ardanzak dio estatu kolpe saioa egon zela atentatuaren ostean

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak azaldu du Espainiako Armadak beste estatu kolpe bat ematea aztertu zuela Hipercorreko atentatuaren ostean, Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidenteak garai horretan jakinarazi zionez. Bartzelonako atentatua jazo zenean, erantzun «basatia» izan zuen gizartean, gaitzespena erabatekoa izan zelako, Ardanzaren arabera. Baina militarrek uste izan zuten gobernua ez zela «eragingarria basakeriei aurre egiteko» eta bazela garaia «desordena eta autoritate falta konpontzeko», Ardanzak Kataluniako RAC 1 irrati katean azaldu duenez. Hain zuzen ere, Gonzalezek jakinarazi zion «oso kezkatuta» zegoela armadaren asmoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.