Konpartsek antolatzen dituzten lehiaketa gastronomikoen barruan gaur txipiroien txanda izanda. Berezitasuna, bere tintan izan behar zutela. Giro ederrean aritu dira koadrilak, bakoitza bere errezetarekin, nahiz eta guztiak bat etorri diren osagai funtsezkoena aipatzerako garaian: "lehengai freskoak".
Kuadrilen artean Bilboko Umore Ona izan da 65 lehiakideren artean txipiroirik gozoenak prestatu dituena. Bigarrenak Bermeoko Kulixka izan da eta hirugarrena, berriz, Gamizko Txomin Meabe.
Konpartsek ere beraien abilezia neurtu dute, eta guztien artean Zaratas gailendu da. Txomin Barullo eta Moskotarrak sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.