Neska bat hil zen herenegun gauean Areatzan, Bizkaian, errepideko istripu batean. 16 urte zeuzkan. Amarekin zihoala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Zergatik ez dakitela, bi emakumeak zihoazen autoa errepidetik atera zen Barazar mendatearen inguruan, eta barruan harrapatuta geratu zen neskatoa. Suhiltzaileek atera zutenerako hila zen. Ama onik da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
22:00ak ondoren gertatu zen ezbeharra, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. N-240 errepidean zihoazen ama-alabak, eta Areatza parean bidetik irten zen haiek zihoazen autoa. Lekura larrialdi zerbitzuak joan ziren, baina 16 urteko neska leku hartan bertan zendu zen. Zeanurikoa zen.
Areatzan neska bat hil da amak gidaturiko autoa errepidetik atera denean
Ibilgailuan harrapatuta geratu da 16 urteko neska, eta suhiltzaileek ateratzerako hil egin da; onik atera da haren ama
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu