Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari ez zaio ondo iruditzen alderdi politiko batzuek eta herritarrek plataformen bidez-eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen askatasuna aldarrikatzea, "astakeria baita hori eskatzea. Justiziak autonomia osoz funtzionatzen du, eta baten bat auzipetuta badago [hala dago Otegi], epaitegietara joan beharko du. Otegiren askatasuna aldarrikatzen dutenek ez dituzte errespetatzen botere banaketa eta Justiziaren erabakiak".
Espainiako Auzitegi Nazionalak Otegi -eta Joseba Permach eta Joseba Alvarez- 2004an Batasunak Anoeta belodromoan egindako ekitaldiagatik absolbitu izana Jaurlaritzak "errespetatu" egiten duela adierazi du Aresek.
politika
Ares: "Astakeria da Otegi aske uzteko eskatzea"
Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak dio "botere banaketa eta Justiziaren erabakiak errespetatu" egin behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu