politika

Ares: “Ez dugu Euskal Herriaren gaineko kontrola nahi, arazoaren konponbiderako akordioak baizik”

PSE-EEko koordinatzaile Rodolfo Aresek atzo EAJren GBBko presidente Egibarrek esandakoari erantzun dio gaur, Eferi egindako hitzetan. Aresek esan du Egibar oker dabilela, “gure alderdiak ez du Euskal Herriaren gaineko kontrola lortu nahi; Euskal Herria irteerarik gabeko kale itsutik ateratzeko akordioak bilatu nahi ditugu” esan dio Aresek Eferi.

2005eko abuztuaren 17a
16:46
Entzun
EAJren GBBko presidente Egibarrek atzo egindako hitzetan EAJrengana hurbilduaz Jaurlaritzan “muturra” sartu nahi izatea, eta hiruko Gobernua hausteko asmoa edukitzea leporatu zion PSOEri. Aresek Egibarrek esandakoari gaur eman dio erantzuna: “Egibarren helburua indarrak pilatu, eta Euskal Herriaren gaineko kontrola eskuratzea da”. Euskal Herriko erakunde politikoak “ez direla EAJrenak”, eta herri hau ez dela “batzoki” bat gaineratu du Aresek.

PSOEren koordinatzaile Aresek adierazi du bere alderdia prest dagoela Euskal Herriaren arazoaren konponbiderako elkarrizketak eta akordioak lortzeko. Baina, EAJren eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren arazoak ez dituztela konponduko gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.