Ezker abertzalea "ETArengandik aldentzen ez bada" eta erakunde armatuari indarkeria uzteko eskatzen ez badio, "hauteskunde sistemak nahikoa berme ematen du ezker abertzalea [hurrengo] bozetan egotea eragozteko, hura hauteskundeetan ez egoteko". Hala esan du gaur Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo kontseilariak.
Haren arabera, aipatutako baldintzak ez badira betetzen, ezker abertzaleak ezingo du "zirrikiturik" aurkitu, "hauteskunde batzordeek eta auzitegiek eragotzi egingo diotelako politikan eta erakundeetan egotea". "Erne" egongo direla azpimarratu du Aresek.
Ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpenean dio "prozesu demokratikoa" egin nahi duela, horrek "oinarri euskal herritarren hitza eta erabakia" izan beharko dituela "eta, beraz, inongo indarkeriarik edota kanpo injerentzia bidegaberik gabe garatu beharko da".
2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko xedea du ezker abertzaleak, berak aitortu duenez, baina esan du oraingo lehentasuna ez dela bozetan pentsatzea.
politika
Ares: "Nahikoa berme badago ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan ez egoteko"
Jaurlaritzako Herrizaingo kontseilariak "ETArengandik aldentzeko" eskatu dio eta erakunde armatuari indarkeria uzteko galdegiteko. Ezker abertzaleak esana du "inongo indarkeriarik edota kanpo injerentzia bidegaberik gabe garatu" nahi duela "prozesu demokratikoa". 2011ko maiatzean izango dira udal eta foru bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu