«ETA gailendu dugu, eta, orain, bakea lortu behar dugu. Ezin dugu onartu ETAri babesa eman diotenek orain herritarren babesa lortzea bakean irabazteko», esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Forum Europak antolatutako hitzaldi gosarian. «Orain dugun erronka da ETAren porrota garaipen politiko ere bihurtzea, erradikal abertzaleei hautestontzietan irabazita».
Ezker abertzalearen ideiak babesten ez dituztenak «politika azkar eta eraginkorra» egitera deitu ditu, «herritarrek ez diezaien babesik eman». Ezker abertzalearen «eszenifikazio kanpainan» ez erortzeko eta haren «erradikaltasuna» agerian uzteko eskatu du.
Aresek dio ETA garaituta ezker abertzaleari bozetan irabaztea dela erronka
Herritarrek ezker abertzaleari botorik eman ez diezaien, «politika eraginkorra» adosteko deia egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu