politika

Aresek PSE-EEko Antolakuntza idazkaria izateari utzi nahi dio, Jaurlaritzan buru-belarri aritzeko

Herrizaingo sailburua da maiatzetik, baita taldeko koordinatzaile ere. Lopez alderdiko idazkari nagusi eta Jaurlaritzako lehendakariari egin dio eskaera. Urrian izango dute Kongresua.

2009ko irailaren 21a
15:51
Entzun
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak gaur jakinarazi du alderdian daukan postu hori utzi egin nahi duela eskatu diola Patxi Lopez idazkari nagusiari, hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzan baino ez aritzeko. Hain zuzen, Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua da Ares, maiatzetik, baita exekutiboko koordinatzailea ere; Lopez, berriz, lehendakaria da.

Bilbon eman du horren berri Aresek, Forum Europan egindako hitzaldian. Urrian egingo du PSE-EEk Kongresua, eta orduan utzi nahi du bertako ardura. "Beste alderdikide batek jardun beharko luke buru-belarri antolakuntza lanetan. Nire lehentasuna Jaurlaritzako ardura da, eta ezinezkoa zait alderdiko zereginetan behar bezala aritzea".

2011n udal eta foru hauteskundeak izango direla azpimarratu du Aresek, eta horiek ondo prestatzea beharrezkoa dela. "Baita PSE zabaltzea ere".

Idazkari nagusi, "ia ziurtasun osoz", Lopezek segituko duela aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.