politika

Aresen dimisioa lortzeko asmoz mozioa sartuko du Aralarrek datorren astean

'Txiki'-ren familiari iraileko debekuagatik barkamena ez eskatu izana leporatu dio Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari. Iratzarrik Aresen aurkako protesta ekimena egin du Gasteizen.

2009ko urriaren 23a
15:58
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren dimisioa lortu nahian mozioa sartuko du Aralarrek hurrengo astean Eusko Legebiltzarrean, sailburuak Jon Paredes Manot Txiki Francisco Franco Espainiako diktadorearen erregimenak 1975ean fusilatutako ETAko kidearen familiari ez diolako barkamena eskatu oraindik. Hain zuzen, Txikiri senideek urteroko omenaldia egin nahi izan zioten Zarautzen (Gipuzkoa) irailean, baina Ertzaintzak eragotzi egin zuen; horrek eta Aresen jarrerak eragin dute Aralarren ekimena.

Era berean, Aintzane Ezenarro Aralarreko eusko legebiltzarkideak iragarri du igandean Zarautzen izango dela, herritar talde batek Txikiren omenez deitu duen ekitaldian.

Iratzarri Aralarreko gazte taldeak ere Aresen dimisioa eskatu du gaur, Gasteizen. Eusko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta; sailburuaren argazkiak jarri eta hautsi egin dituzte. Haiekin izan dira Aralarren legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.