BAKEGINTZA

Aresen ustez, Bake Plana "anbiguotasunez beteta" dago

Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldea martxan jartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu du PSE-EEko Antolakuntza idazkariak.

2013ko abenduaren 2a
14:22
Entzun

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetzarako Planaren inguruko balorazioa egin du Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak. Haren ustez, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako idazkariak 2013-2016 eperako aurkeztutako plana "anbiguotasunez betea" dago, "oso okerra" da eta ez da "nahikoa" ezta "eraginkorra" ere.

Akordioak egiteko prest agertu da Ares, baina esan du gehiago axola zaizkiola "edukiak". Hori horrela, ohartarazi du "mikroakordioak" ahalbidetzeko PSE-EEk ez dituela "printzipio etikoak" apalduko.

Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldean parte hartzeaz, Aresek esan du irailean ez zegoela baldintzarik lantalde hura martxan jartzeko, eta are gutxiago daudela gaur-gaurkoz. Argudio gisara, esan du EH Bilduk ez duela "zoru etikoa" delakoa bere egin, eta "harro" agertu dela ezker abertzalearen iraganaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.