Olentzeroaren desagerpena
Aresoko Olentzeroaren desagerpenarekin zerikusia izan zuten bi guardia zibilei espedientea irekiko diete
Gabon gauean, goizaldeko 02:30 aldean, desagertu egin zen Aresoko plazako Olentzeroa. Hainbat lekukok bi guardia zibil ikusi zituzten Olentzeroa patrol batean sartzen. Nafarroako Gobernuko ordezkaritzak adierazi duenez, bi guardia zibilei espedientea irekiko diete ustez Olentzeroaren desagerpenarekin zerikusia izan zutelako.
Bizilagunek patrolaren matrikula idatzi ahal izan zuten eta Gobernuko ordezkaritzak azadu du, datu hori "funtsezkoa" izan da Olentzeroa nork eraman zuen zehaztu ahal izateko. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak gertaera ikertzeko agindua eman zuen Aresoko alkate Mikel Baraibarrek bizilagunek ikusitakoaren berri eman zionean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu