EAJko hautagai Juan Mari Aburtok eskuratu du Bilboko alkatetza. Maiatzaren 24ko bozetan ez zuen gehiengo osorik lortu, baina bai, ordea, udalbatza osatzeko bilkuran; EAJ eta PSEkoek babestuta, hamazazpi zinegotzik egin dute haren alde. Hamahiru zinegotzi eskuratu zituen EAJk, eta launa, berriz, EH Bildu, PSE eta PPk. Bina, berriz, Ganemos eta Udalberrik.
UDALBATZEN OSAERA
Aresoren lekukoa hartu du Aburtok Bilbon
Nork bere hautagaiari eman dio botoa, eta EAJ eta PSEko zinegotziek, Aburtori. Zuzeneko kontakizuna egin du Gotzon Hermosilla kazetariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu