Espainiako Auzitegi Gorenak 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari 2003an Jose Miguel Beñaran Argalaren omenaldian parte hartu zuenean "terrorismoa goratu" zuela iritzita. Ekainaren 8an erabaki zuen Gorenak Otegi zigortzea, eta egun berean espetxeratu zuten Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan.
Gaur arte, ordea, ez du plazaratu erabaki hori argudiatzen duen epaia. Idatzian jasotzen denez, Arrigorriagan (Bizkaia) Argalaren omenez egin zen ekitaldiak hark aurrera eramandako "borroka terroristari" gorazarre egitea biltzen du bere baitan. Otegik omenaldian parte hartze garrantzitsuaizan zuela nabarmendu du Gorenak, hain zuzen ere, "talde parlamentarioko bozeramaile gisa" izan zelako ekitaldian.
Otegik egin zuen hitzaldiari dagokionez, Argalak "delitu terroristatan" parte hartu izana goratu zuela dio. "Argalari egin zion gorazarren beste arrazoi batzuk ere eman zituen arren, kontaketa faktikoak argi uzten du omendua delitu terroristen egile edo parte-hartzaile izatea goratu zela".
Politika
Argalaren omenaldiak "borroka terroristaren" gorazarrea bildu zuela bere baitan argudiatu du Gorenak Otegi zigortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu