Espainiako Osasun Ministerioak argaltzeko eta liseriketa hobetzeko den botika bat erretiratu du, ondorio kaltegarriak eragiten dituelakoan eta botika merkatuan jartzen duen enpresa ez delako legezkoa. 'Depuralina' izena du botikak.
Portugalen hori hartu zuten hiru lagunek alergia eta hepatitisa izan dute, eta horregatik hartu dute erretiratzeko erabakia. Espainiako Estatuan oraindik kasurik ez dela gertatu adierazi du Osasun Ministerioak.
Cataro-Nopal da Depuralina merkaturatzen duen enpresa, eta ez dago izena emanda Jakien Osasun Erregistro Orokorrean. "Beraz, ez da legezkoa", dio Ministerioak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduerak burutzen ari da Cataro-Nopal, Ecologia, Nutricion y Salud SL eta ANUR SL enpresa laguntzaileen bitartez.
Osasuna
Argaltzeko botika bat erretiratu dute
Espainiako Osasun Ministerioak hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu