Gizartea

Argantzun ikastola, Araba Euskaraz hartzeko prest

Ekainaren 17an ospatuko da Arabako ikastolen jaia, Trebiñuko konderrian, Lehen Hezkuntzako ikastetxea abiarazteko erronkarekin

Saioa Urizar ikastolako kidea eta Xabier Arrieta Euskal Herriko Ikastoletako ordezkaria. JUANAN RUIZ / FOKU
Jon Rejado.
2018ko ekainaren 8a
16:10
Entzun

Argantzun Ikastolak ekainaren 17an hartuko du Arabako ikastolen jaia. Hirugarren aldia izango da Araba Euskaraz Trebiñun antolatzen dutela. 2001ean izan zen lehen aldia, hasi gabe zegoen proiektuari lehen bultzada emateko. 2007an izan zen bigarrena, egitasmoa indartzeko. Aurten pauso erabakigarri baten atarian daudela antolatuko dute: Lehen Hezkuntzako zikloa eskaintza hastea.

15. urteurrena du Trebiñuko konderrian dagoen Haur Hezkuntzako ikastola. Aurtengo leloak, Irrikitan, ikastolako arduradunen eta familien itxaropenak jasotzen ditu: euskaraz ikasi eta bizitzeko irrika, ikastolaren egoera egonkortzeko irrika, ikasteko modu berriak abiarazteko irrika... baita Trebiñu eta Arabaren arteko “fikziozko muga astuna” desagertzeko irrika ere.

Argantzun Ikastolako zuzendaritzako kide Saioa Urizarrek gogorarazi du Gaztela eta Leongo administraziopean egonda ez dutela laguntza ekonomikorik jasotzen, ez Eusko Jaurlaritzatik ezta Gaztela eta Leongo gobernutik ere. Beraz, ekainaren 17ko jaia “Trebiñurekin benetako elkartasuna adierazteko eguna” dela nabarmendu dute ikastolako kideek.

Aurtengo jaiak hiru gune izango ditu, eskaintza zabalarekin, 10:00etatik 19:00ak arte. Halaber, nabarmendu dute gune guztietan karpak egongo direla, eguraldiak festa baldintza ez dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.