ezbeharra
Argantzungo bi lagun hil dira helikoptero istripuan
Errioxako Bañares inguruetan Argantzungo (Araba) bi lagun hil dira helikoptero istripuan. Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera, eguraldi txarrak eragin zezakeen istripua.
J.I.J. gizonezkoa eta I.G emakumezkoa Errioxako San Torcuatroko aireportutik atera dira helikopteroan, Burgos aldera joateko. Handik pixka batera eguraldi txarra zegoela eta aireportura itzuliko direla esanez deitu dute, baina bueltan ez dira iritsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu