Argazkiak uzteko eta lanean hasteko eskatu dio Basagoitik Urkulluri

2012ko abenduaren 18a
12:33
Entzun

Argazkien "flashak" uzteko, gobernatzen hasteko eta 2013. urterako aurrekontuak prestatzen hasteko eskatu dio gaur PPko EAEko buruzagi Antonio Basagoitik Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Basagoitiren ustez, Urkulluk hauteskundeak irabazi eta lehen minututik aritu beharko luke aurrekontu proposamen bat prestatzen, eta dagoeneko prest eduki beharko luke zirriborro bat. Oroitarazi du ia bi hilabete igaro direla hauteskundeen egunetik, eta kritikatu du "denbora gehiegi" eman duela Urkulluk gobernua osatzeko.

ETBn elkarrizketatu dute Basagoiti. PPko buruzagiak azaldu du prest dagoela aurrekontuak babesteko, "proiektua zentzuzkoa bada". "Zenbat eta lehenago hasi lanean, hobeto izango da herriarentzat", azaldu du. "Arazoak konpontzen" eta neurri ekonomikoak hartzen has dadila eskatu dio Urkulluri, eta gaineratu du Jaurlaritza eratu berriak ez diola aurre egin beharko "krisi hasierari, ETAren jardunari eta krispazio politikoari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.