Frantziako Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak baldintzapeko askatasuna onartu zion Argi Perurenari urtarrilaren 23an. Fiskalak erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen, ordea, eta azken erabakia hartu bitartean, presoak espetxean jarraitu zuen. Orain, baldintzapean libre aterako da hilabete amaieran.
Perurenak hamahiru urte daramatza preso, ETAko kide izatea egotzita. 2012an eskatu zuen aurreneko aldiz baldintzapeko askatasuna, horretarako legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen zituelako. Orduan, ordea, ez zioten eman askatasun hori.