Hedabideak

'Argia'-ren 2.000. alea kalean da

Ale berezia prestatu du =l Argia == http://www.argia.com/ =l-k 2.000.erako. Gaur atera da inprentatik, eta Komunikazio Biziagoa SAL taldeko langileek xanpainarekin ospatu dute. =i Independentzia =i titulua jarri diote, Argia astekariaren ezaugarri nagusia hori dela iritzi diotelako, eta 100 orrialdetako alea osatu. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe, Joseba Sarrionandia eta Ramon Jauregi elkarrizketatu dituzte, besteak beste.

2005eko uztailaren 5a
17:08
Entzun
1919an atera zuten ale hartatik 2.000. ale honetara hamaika informazio eman ditu Argia-k. Zeruko Argia zen hasiera hartan, eta garai gogorrei aurre egin ezinda desagertu egin zen. 1963an berriz argitaratzen hasi ziren, ordea, astero, Argia izenarekin. Orduango ale hura zenbatzen da lehena bezala, eta gaur atera da 2.000.a. Hango zuzendari Xabier Letonak azaldu dutenez, beste 2.000 ateratzeko prest eta gogoz daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.