Zerga iraultzailea

Argiñano, Arzak, Berasategi eta Subijana deklaratzera deitzea aztertzen ari da Andreu Espainiako epailea

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Pedro Subijana eta Juan Mari Arzak sukaldariak deklaratzera deitzea aztertzen ari da. Izan ere, Espainiako berri agentzien arabera sukaldari horiek zerga iraultzailea ordaindu zutela esan du joan zen astean atxilotu zuten Jose Luis Beotegik. Beotegi espetxean dago orain, ETAkoa izatea leporatuta; inkomunikatuta izan zuten bitartean torturatu egin zutela salatu zuen.

2004ko urriaren 14a
16:40
Entzun
Berri agentziek jakinarazi dutenez, Beotegik zerga iraultzailea ordaintzeko eskatuz eskutitz bana igorri zien lau sukaldariei. 12 milioi pezeta (72.000 euro inguru) eskatu zizkietela deklaratu zuen Beotegik, berri agentzien arabera.Carlos Argiñanok, Martin Berasategik, Pedro Subijanak eta Juan Mari Arzakek ordaindu egin zutela esan dute aipatutako iturriek.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu lau sukaldari horiek deklaratzera deitzea aztertzen ari da orain. Beotegik esan omen zuena baieztatzen bada, "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatu diezaiekete lau sukaldariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.