23 urteko argiketari bat, gizonezkoa, Kanboko (Lapurdi) bizilaguna, hil zen atzo Hazparnen lanean ari zela. Azketa hondakindegian ari zen beharrean, eta istripuaren nondik norakoak ez dituzte argitu oraindik. Larrialdi zerbitzuetako kideek laster artatu eta helikopteroz ebakuatu zuten arren, ez zuten bizitza salbatzerik lortu.
Uda hasi zenetik, hiru lagun hil dira Ipar Euskal Herrian lan istripuetan.
Lan istripua
Argiketari bat hil da Hazparnen, lanean ari zela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu