Argiteria publikoan dirua aurreztu nahi du Gasteizek
GASTEIZ. Bederatzi milioi euro ordaintzen ditu urtean Gasteizek argiteria publikoan. Orain plan bat jarri nahi du martxan, ahal bada dirua aurrezteko alor horretan. Udal eraikinen argiztapenean hainbat doitze egingo dituztela jakinarazi dute. «Ingurumen gaietan erreferentzia da Gasteiz, eta egitasmo berriak sustatu behar ditu», azaldu du Javier Maroto alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu