Gizartea

Argituz-ek babesa eskatuko die NBEko kontalari bereziei, Gasteizko Udalaren erabaki baten inguruan

Arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko ikastetxeentzako tailerrak bertan behera utzi ditu udalak, arrazoirik eman gabe; bederatzi ikastetxetako 400 ikaslek parte hartu behar zuten bertan.

Argituzen agerraldia. ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 23a
08:54
Entzun

Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak Nazio Batuetako hiru kontalarirengana jo du, babes eske. Babesaren oinarrian ikastetxeetan egitekoak ziren arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko tailerrak daude; duela bi aste Gasteizko Udalak bertan behera utzi zituen, “justifikaziorik eman gabe”, egun batetik bestera.

Argituz-ek uste du Gasteizo Udalak urratu dituela Nazio Batuen Erakundeak onartutako giza eskubideak sustatzeko eskubidearen adierazpenaren agindu batzuk. Horrenbestez, egoera aztertzeko eskatu diete honako kontalari hauei: giza eskubideen defendatzaileen egoerari buruzko kontalari bereziari; arrazakeriaren eta lotutako intolerantzia forma garaikideen kontalari bereziari; eta iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea babesteari buruzko kontalari bereziari.

Halaber, Argituz-ek gogorarazi du tailerrak bertan behera uztearen arrazoia ez dela izan ez pedagogikoa, ezta teknikoa ere. “Erabakia bat-batekoa eta azpikaria izan da”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.