Politika

Arias Cañete izango da PPren Europako hauteskundeetarako hautagaia

Ingurumen eta Nekazaritza Ministerioaren arduraduna da egun.

Arias Cañete, Espainiako Senatuan. JUANJO MARTIN, EFE
2014ko apirilaren 9a
16:28
Entzun

PPren idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedalek eman du Miguel Arias Cañeteren hautagaitzaren berri. Agerraldi batean adierazi duenez, Alicia Sanchez Camacho Hauteskunde Batzordeko buruarekin harremanetan jarriko da hautagaitzaren berri emateko. Hauteskundeak irabaziko balitu, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak haren ordezkoa bilatu beharko luke Ingurumen eta Nekazaritza Ministeriorako.

Maiatzaren 25ean egingo dira Europako hauteskundeak. 1986 eta 1999 artean izana da Arias Cañete legebiltzarkide Europan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.