Ekailde hurbila
Ariel Sharon ezgaitzat jo eta Ehud Olmert izendatu dute lehen ministro
Israelgo Gobernuak gaur jakinarazi duenez, Ariel Sharon lehen ministro kargua betetzeko ezgai izendatu dute ofizialki. Ehud Olmert izango da bere ordezkoa Gobernuko kide guztiek aho batez horrela erabaki ostean.
Urtarrilaren bostaz geroztik dago Ariel Sharon koma egoeran. Ostiralean beteko ditu ehun egun egoera horretan. Israelgo legeak ehun eguneko epea ezartzen du Gobernu buruak bere kargua bete ezin badu ordezko bat izendatzeko. Ostiraletik aurrera izango da, beraz, Ehud Olmert Israelgo lehen ministro berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu