ariketa militarrak

Ariketa militarren eta tiro eremuaren kontrako manifestaziora deitu dute Tuteran

Igande eguerdirako egin dute deia. Egunotan ariketa militarrak egiten ari dira Bardean. 

Hegazkin militar bat, ariketak egiten, iragan maiatzean. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 21a
12:17
Entzun

Tuterako Foruen plazan egin dute hitzordua, 12:00etan. Erakunde eta elkarte ugarik bat egin dute ariketa militarren eta Bardeako tiro eremuaren kontrako manifestazioarekin. Besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Equo alderdi politikoek, ELA, LAB, EHNE eta CGT sindikatuek eta Bardenas Ya plataformak, Sare Antifaxistak eta Ernaik.

"Erriberatik hasi eta Euskal Herri osora hedatu behar dugu Alde hemendik! oihu ozena", diote komunikabideetara bidalitako oharrean manifestazioarekin bat egin duten Ernaiko gazteek. Nabarmendu dute Nafarroak ez duela Bardeako tiro eremuaren inguruko herri galdeketarik egin inoiz, eta galdetzekotan, herritarrek kontra bozkatuko luketeela diote. "Ez da herritarron nahia militarrak gure aire eta lurretan ibiltzea", zehaztu dute.

Hain zuzen, egunotan ariketa militarrak ari dira egiten Bardean. Ernairen arabera, "Gerra Hotzaz geroztik dimentsio handiena izango duten ariketa militarren baitan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.