euskal presoak

Aritz Aranburu Soto del Realera eraman dute atxilotu egoeran

Askatasunak jakinarazi duenez, Aritz Aranburu Madrilgo Soto del Realera bidali du Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. epaitegiak. Hala ere, preso bezala ez dutela eraman nabarmendu du Askatasunak: atxilotu gisa eraman dute. Astelehean erabakiko du auzitegi horretako 5. epaitegiak Aranburu preso hartu edo ez.

2005eko uztailaren 9a
15:36
Entzun
Espainiako Poliziak Aritz Aranburu presoa atxilotu zuen atzo Port Bouen, Frantziak kanporatu ostean. Inkomunikatuta eduki dute Aranburu, eta goizeko ordubiak aldean eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera. Frantziako auzitegiek estradizio eskaera ukatu zutela-eta, Aranburu entregatzea "guztiz legez kanpokoa" dela salatu zuen Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.