Hona bihar BERRIAk argitaratuko duen elkarrizketaren aurrerapena:
- "Atxiloketak egin zituztenetik epai irmoa eman arte, ia bost urte pasatu dira. Gure kasuan, hiru urte baino gehiago pasatu genituen espetxean".
- "Urte hauek nahiko latzak izan dira. Betidanik izan dute jo puntuan gazteria, herri honen motorra delako".
- "Herriak aspaldi hartu zuen hitza, eta ozen esan du ez duela onartzen horrelako prozesurik, ez duela nahi atxiloketa gehiagorik, eta euskal preso eta iheslariek etxera etorri behar dutela, gutxika-gutxika".
- "Luisek eta Xapok bide hori hartu dute, ezkutatzeko hautua eginez. Guk ere, herri gisa, desobedientziarako bidea hartu behar dugu".