euskal presoak

Aritz Azkona, Luis Goñi, Alberto Lopez eta Maider Caminos, aske

Segiko edo Ekineko kide izatea eta Nafarroan kale erasoak egitea egotzita epaitu zituzten azaroan, beste bost lagunekin batera. Bost horietatik bik preso segituko dute beste kasu batzuengatik, eta hiru lehendik zeuden libre.

2011ko abenduaren 16a
15:08
Entzun

Ateak Ireki-k eta Efe berri agentziak jakinarazi dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi ditu Aritz Azkona, Luis Goñi, Alberto Lopez eta Maider Caminos. Azaroan epaitu zituzten, Xabier Sagardoi, Mikel Jimenez, Maitane Intxaurraga, Amaia Legarra eta Noe Lopezekin batera, Segiko edo Ekineko kide izatea eta 2007 eta 2008an Nafarroan kale erasoak egitea egotzita.

Sagardoik eta Jimenezek preso segituko dute, beste kasu batzuengatik.

Legarra, Intxaurraga eta Noe Lopez kalean daude lehendik, behin-behinean.

Epaia laster da ateratzekoa auzitegia, iturri haien arabera, eta Azkona, Goñi, Alberto Lopez eta Camino arratsaldean geratuko dira libre.

Zortzi eta hamar urte arteko espetxe zigorrak eskatu zituen Luis Barroso fiskalak haientzat. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.