Espainiako martxoko hauteskundeak

Ariztondo: "Trantsizio berri baten aurrean gaude eta Estatu eredua dago jokoan"

Egungo egoera politikoa ikusita, Euskal Herria "trantsizio berri baten atarian" dagoela esan du Josune Ariztondo EAJko EBBren idazkariak, EAJren hauteskunde programa aurkezterakoan. 25 urte igaro eta gero, une hauetan "Estatu eredua jokoan" ikusten dute jeltzaleek. "Estatu zentralista eta uniformitzaileen aurrean, nazioanitzaren eredua ezartzeko alternatiban, EAJ erreferentzia nagusia" dela nabarmendu du Ariztondok.

2004ko otsailaren 21a
16:34
Entzun
"Eredu zentralista eta uniformizatzaile honi aurre egiteko alternatiba demokratikoaren erreferentzia nagusia, gure ustez, euskal talde parlamentarioa da eta EAJren talde parlamentarioa izango da hori. Talde sendoa izan da aurreko legealdian Estatuari nazioanitza den beste eredu bat aurrez aurre jartzerako orduan, eta halaxe izaten jarraituko dugu", azpimarratu du Ariztondok.

Estatuaren egungo ereduari aurre egiteko lau ardatz nagusi ditu EAJren hauteskunde programak: demokrazia osoa lortzea, botereen arteko banaketa urratua eta pentsamendu bakarraren aurka euskal nazioaren aitortza juridiko-politikoa herritarren borondatean oinarrituz, bakea eta normalizazioaren bidean indarkeriarik eza, giza eskubide guztiak eta elkarrizketaren defentsa eta azkenik, gizarte garatu eta solidarioaren aldeko apustua ere egiten du EAJk datozen hauteskundeei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.