Euskal presoak

Arkaitz Anza eta Aitor Franco aske, zigorra murriztea eskatu ondoren

Segiko kide izatea egotzita zigortu zituzten 2008an. Denera, lau urte eta erdi eta bost urte eta erdi eman dituzte preso. Torturak salatu zituzten.

Xabier Lujanbio, Arkaitz Anza eta Maitane Linazasoro, 2012ko urrian, zigorra betetzeko Ertzaintzak atxilotu aurretik. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Berria.eus
2016ko abuztuaren 3a
09:28
Entzun

Arkaitz Anza eta Aitor Franco gazte oreretarrak aske uztea erabaki Espainiako Auzitegi Nazionalak. Franco kalean dela dagoeneko; Leongo (Espainia) espetxetik irten da. Albiste hau idazterako orduan, ez zegoen Anzaren inguruko berririk.

 

 

Naiz.eus-ek jakinarazi duenez, gazteen defentsak eskatua zuen zigorra murriztea. "Larritasun gutxiko delituetan" zigorra gradu bat edo bi jaisteko aukera ematen duen Espainiako Zigor Kodean iaz egindako aldaketa batek, eta horretan oinarritu da defentsa, aipatutako iturriaren arabera. Artikulu hori baliatuta, dozenaka lagunek saihestu dute kartzela; Segurako auzikoek, esaterako.

Ia zigor osoa beteta

2008ko apirilean atxilotu zituzten biak, eta bost egunez inkomunikatuta eduki zituzten. Torturatu egin zituztela salatu zuten ondoren. Anzak urtebete eta hilabete pasatu zuen baldintzapean preso, eta Francok bi urte, bermepean aske irten aurretik. Auzitegi Gorenak zigorrak berretsi ondoren espetxeratu zituzten berriz, 2012ko urrian.

Sei urteko zigorra zuten betetzeko, eta lau urte eta erdi (Anzak) eta bost urte eta erdi (Francok) pasatu dituzte preso, denera. Ia zigor osoa bete behar izan dute, beraz, praktikan.

Auzi berean zigortu zituzten Maitane Linazasoro, Aitor Alberdi eta Xabier Lujanbio ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.