Uztailaren 29an, Guardia Zibilak, Gaztesarea komunikazio proiektua hartzen zuen Andoaingo egoitzara sartu, eta eraman egin zuen Arkaitz Artola, beste hainbat gazterekin batera. Segiren errifa baten berri emateagatik haren finantzaketan leguntzen zutela leporatu zieten. Artolari "erakunde terroristari laguntzea" egozten diote.
Gaztesarea 2003an sortu zuten, gazte mugimenduari komunikazio esparru bat zabaltzeko asmoz. Zazpi urtean aritu zen lan hori betetzen, eta sarean egindako lanaz gain, musika talde gazteen gida, gaztetxe eta gazte taldeen gida eta gazte sortzaileen hainbat literatur lan ere bildu zituen, besteak beste. Argia saria jaso zuen 2008an.