Tiroketa Herrera mendatean

Arkaitz Otazuaren heriotza salatzeko manifestaldia eragotzi du Ertzaintzak

Bostehun bat lagun bildu dira eguerdiko 12:30etan Bilboko Plaza Zirkularrean, Arkaitz Otazuaren heriotza salatzeko manifestazioa egiteko xedez. Hala ere, ezin izan dute asmoa aurrera eraman, hainbat tira-biraren ondoren, Ertzaintzak indarka sakabanatu baititu. Igande gaudean Ertzaintzarekin izandako tiroketa batean hil zen Arkaitz Otazua, Arabako Herrera mendatean. Eguerdikoaz gain, Bilbon arratsaldean beste manifestazio bat egitekoak dira. Halaber, beste hainbat mobilizazio daude antolatuta gaurko Otazuaren heriotza salatzeko.

2003ko irailaren 18a
16:36
Entzun
Manifestazioak hasi behar zuen ordurako Ertzaintzak hartuta zeukan Plaza Zirkularra, baina, hala ere, jende andana bildu da Bilboko gune horretan. Era berean, ikurriñaren eta dolu zapiaren ondoan 'Agur eta ohore gudari gaztea' jartzen zuen pankarta ateratzeko aukera izan dute. Ertzainek, ordea, berehala kendu diete pankarta hori eta protesta ekitaldia egiteko baimenik ez zuela ohartarazi die.

Bitartean, independentziaren alde eta Ertzaintzaren aurka oihuka jardun du jendeak. Une batean, manifestazioa hasteko imintzioa egin dute, eta Ertzaintzak indarka —gomazko pilotak jaurtiz— sakabanatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.