Arkautin jarri dute Retolazaren hil kapera

Jaurlaritzako Barne sailburu eta EAJko buruzagitzako kide izana atzo hil zen, 82 urte zituela. Ertzaintzaren ikastegi nagusian jarri dute hil kapera, hein handi batean, berak eratu baitzuen egungo EAEko Polizia. Hiletak bihar izango dira.

2007ko apirilaren 23a
16:48
Entzun
Luis Maria Retolaza(Bilbo, 1924-2007) EAJko buruzagi historiko eta Jaurlaritzako lehen Barne sailburu izana atzo arratsaldeko hiru eta erdiak aldera hil zen, Bilbon, 82 urte zituela.

Oso gaztetan engaiatu zen EAJrekin eta frankismoaren kontrako borrokarekin, eta Eusko Ikasle Alkartasunaren sortzaile izan zen gerra amaitu berritan, erresistentziako euskal zerbitzuko kide, BBBko buru klandestinitatean... 1945ean Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen, eta handik jarraitu zuen erresistentziarentzako eta EAJrentzako lanean.

Franco hil ondoren, Jaurlaritzako Barne sailburu izan zen 1980tik 1986ra, eta egungo Ertzaintza sortzea egokitiu zitzaion. 1992tik 1996ra BBBko presidente izan zen, eta EBBko kide 1996tik 2000ra.

Arkautin, Ertzaintzaren ikastegi nagusian, jarri dute Retolazaren hil kapera. Bihar goizean ehortziko dute, senitarteko eta hurbilekoen artean. Arratsaldean izango dira hileta elizkizunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.