euskal herria

Arkitektoaren oniritzirik gabe entzierrorik ez Nafarroan

Nafarroako Gobernuak ez du entzierrorik baimenduko, aurrez herriko arkitektoak hesiari oniritzia ematen ez badio. Atzo Lodosako entzierroan izandako heriotzaren ondorioz hartu du erabakia gobernuak.

2011ko abuztuaren 3a
18:58
Entzun

Nafarroako Gobernuak ez du zezenekin egindako ikuskizunik baimenduko herriko arkitektoak aurrez hesiari oniritzia eman gabe. Neurri honen bidez gobernuak baldintzatutako baimenak kendu ditu. Baldintzatutako baimenak ematen zitzaionetik herriak hamar eguneko epea zuen arkitektoaren oniritzia aurkezteko, orin ordea ezin izango da horrelakorik egin.

Atzo Lodosan entzierro batean izandako heriotzaren ondorioz hartu da erabakia eta baldintzatutako baimena zuen zortzi herriri eragingo die. Gobernuak honen berri eman die udalei jaiarekin aurrera jarraitzeko beharrezkoak diren lanak lehenbailehen egin ditzaten. Lodosak ere gisa honeako  baimenak egiten zituen entzierroak.

Neurri honen berri eman duten iturriek aurreratu dute Barne Saileko arduradun Roberto Jimenezek zenzenketa ikuskizunei dagokien arautegia aldatzeko proposamena egingo duela. Aldaketa hauek erabakitzeko ikuskizun horietan parte hartzen duten guztiek eztabaidatuko dute; entzierroan erabiliko den animaliaren arabera itxitura ezberdinak arautzea da proposamenetako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.