Euskal Herriko gizarteko arlo desberdinetako hainbat norbanako, "bakea ekarriko duen prozesuaren alde" azalduko dira bihar arratsaldean Iruñean egingo duten agerraldian. Taldea askotarikoa da. Bertan izango izango dira, besteak beste, Tomas Urzainki historialaria, Jean Louis Davant idazlea, Fermin Muguruza musikaria, Amets Arzallus bertsolaria eta kazetaria, Hasier Etxeberria idazlea eta kazetaria, Xabier Mendiguren idazlea, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Victoria Mendoza psikologoa, Antton Lafont Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko (KES) presidentea, Jose Mari Arrate enpresaria eta Athleticeko presidente ohia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea, Arantxa Arrien EHNE sindikatuko kidea...
Deitzaileek esan dutenez, "une hauskor honetan, elkarrizketa eta konponbide demokratikoaren aldeko hautua agertuko dute". Horrekin batera, "prozesuaren alde bakoitzak bere ekarpena egiteko eta aurrerantzean martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzeko deia" luzatuko diete euskal herritarrei.
Konponbide prozesua
Arlo desberdinetako hainbat norbanako "prozesuaren alde" azalduko dira bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu